XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arreta berezia emango zaio beste puntu honi, Hezkuntza Bereziko gela, Eskola edo gelako planifikazioan izendatutako tokiz kanpora ez dadila jarri, hots, ez da Liburutegi edo antzekoetarako izendatutako lekuan ipiniko.

Hezkuntza Bereziko Zentru Espezifikoak beren afekzioen grabedadea eta ardura desberdinaren beharragatik, aurrez aipaturiko geletan hartu ezinak gertatzen diren pertsonak bakarrik onartuko dituzte.

Horien ihardunak, Zentrua kanpora eta gizarteari zabalik egon dadineko moduan antolatuko dira, leku hertsi eta autosufiziente itxura, eta are gehiago errealitatea, baztertuz.

Zentru hauei, behar adineko bitarteko teknikoak, bai materialak bai humanoak eskuratuko zaizkie, ikasleen ezaugarri eta inguru-giroaren arabera.

Pertsonala arretaz prestatua izango da, beren iharduna, ikasleentzat uneoro zuzena eta aberasgarria izan dadin.

Beren ihardunek, ikasleen ahalmenak, batez ere autonomia pertsonala eta gizarte-lanetarakoa gehitzera joko dute.

Egungo Zentru Espezifikoek beren egitura eta iharduna lehen aipaturiko helburu orokorrei eta garatuko dituzten disposizioei atxiki beharko dizkiete, ahal izan eta behar dadinean, beren xede eta helburuen eraldatzea garrantzitsua delarik.

2. Hezkuntza Bereziko Zentru Koordinatzailea eta talde multiprofesionalak

Eskolan egin behar diren aldaketak sarritan, irakasleek beren ihardutze pedagogikoa garatzeko hartu behar dituzten kanpoko laguntzek baldintzatzen dituzte.

Diagnostikoa, terapia, jarraipena, harremanak, ebaluaketa bezalako elementuak nahi ta ezkoak dira irakaslearen lana indartzeko.

Gaur egun funtzionatzen duten Diagnostiko zentruak ez dira behar guztiei erantzutera iristen, jarraipen, harreman eta ebaluaketak finkatzea zaila gertatzen delarik.

Diagnostikatzaile eta terapeuten ihardunak eskolan sartu behar du, ia hasieratik Hezkuntza Bereziko Zentru Espezifikoetan sartu zen bezala.